Hernaniko 35 ikasle, Andoaingo piano jaialdian

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 18a, 01:00

Hernaniko Musika Esko­lako 35 ikasle, 35 pianojole, Andoainen izango dira asteburuan, Andoaingo piano jaialdi ezagunean. 6-18 urte bitarteko ikasleak izango dira bertan, Hego Euskal Herritik etorritakoak, eta 77 musika eskoletatik. 872 ikasle guztira, eta 300 pieza inguru joko dituzte. Jaialdi eta festa haundia izaten da, eta sariketa egiten dute, hiru mailatan bereizita, adinaren arabera: 11 urte arte, 14 urte arte, eta 18 urte arte. Andoaingo Udalak eta SEIASLE taldeak antolatu dute jaialdia (Arantza Al­berdi, Tere Laspiur, Isabel Laspiur, Miryam Ulanga, Txitxu Castro eta Audra Al­manaityte). Basteron izango da, bihar eta etzi.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!