Jabetze Eskolak, martxotik ekainera

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 18a, 01:00

Jabetze Eskolak izeneko tailerrak edo ikastaroak antolatu ditu Udal Berdintasun Sailak, martxoan hasi eta ekaina bitartean. 6 ikastaro izango dira, batzuk luzeagoak eta besteak motzagoak, eta helburu bat dute: emakumeak konturatzea, bere eskubide, gaitasun eta ahalmenak zein diren, eta horiek aldarrikatu eta praktikan jartzen laguntzea.

6 ikastaro, era guztietakoak
Guztira, sei ikastaro izango dira: Literatura eta ema­ku­meak, 2.0.Feminismoa, Eragin­kor­ta­su­nez komunikatzen ikasi, Umorez gozatu!, Mugimendua tailerra, eta Emakumeak eta sexua. Jabetze Eskolak egiten 2006an hasi zen Hernani beste hiru herrirekin batera: Arrasate, Eibar eta Azpeitia. Orain arte, 28 ikastaro egin dira, eta 207 ikaslek parte hartu dute. Udalak 30 euro bueltatuko dizkie, %80ko asistentzia duten ikasleei.

Literatura eta emakumeak
Mertxe Tranche. Erderaz.
Martxoaren 2an hasiko da.
Bi astean behin, asteazkenetan, 18:30-20:30etara. 42 euro.
2.0. Feminismoa
June Fernandez. Euskeraz.
Martxoaren 7an hasiko da.
Astelehenetan, 18:00-20:00etara.
42 euro.
Eraginkortasunez
komunikatzen ikasi

Pepa Bojó. Erderaz.
Martxoaren 3an hasiko da.
Ostegunetan, 18:00-20:00etara.
56 euro.
Umorez gozatu!
Virginia Imaz. Erderaz.
Apirilaren 9an eta 10ean.
09:00-14:00 / 15:30-19:30. 48 euro.
Mugimendua tailerra
Ana Revuelta eta Maider Urrutia. Euskeraz. Maiatzaren 6an eta 7an. 6an: 17:00-20:00etara.
7an: 10:00-14:00 / 16:00-20:00etara.
41 euro.
Emakumeak eta sexua
Kotte Susperregi. Euskeraz.
Maiatzaren 20an eta 21ean. 
20an: 16:00-20:00.
21ean: 10:00-14:00 / 16:00-20:00.
42 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!