Poesia, txistua, txalaparta, akordeoia... eskaintza zabala ekainera bitartean

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 18a, 01:00

aurreneko edizioko arrakastaren ondoren, Hernani´n Musik ekimena berriz ere martxan da. Atzo aurkeztu zuten Biterin, eta bigarren edizio honetan hernaniarrek musikarekin nahi adina ase­tzeko aukera izango dute. Estilo guztietako kontzertuak antolatu dituzte oraingo honetan ere, musika, instrumentu eta estilo ezberdinak uztartuko dituztenak.

Poesia eta musikarekin, paradisura
Aurreneko kontzertuan, poesia eta musikak bat egingo dute. Bernardo Atxaga euskal poeta haundia ariko da narrazio lanetan, eta doinua Jabier Muguruzak jarriko du. Muguruzak atzo prentsaurrean azaldu zuenez, gastronomia oinarri hartu eta en­tzulea paradisura bideratuko dute kontzertuan. Emanaldia datorren ostiralean, hilaren 25ean izango da Biterin, eta sarrerak astelehenean jarriko dituzte salgai.

Eskaintza zabala, ekainera arte
Mendizabal eta Zabalaren txis­tu emanaldia, Hernasax eta gonbidatuen Concerto Gro­ssoa, akordeoi topaketa eta Musika Bandaren kon­tzertuak dira, besteak beste, ekainera bitartean ikusi eta entzuteko eskainiko dituztenak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!