Ayman Qwaider, bihar Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 17a, 01:00

Palestinari buruzko hitzaldia emango du bihar, goizean eta arratsaldean, Ayman Qwaider palestinarrak. Goizean Hernani BHI institutuan izango da eta arratsaldeko 18:00etan Kontrakan­txa Gaztetxean. Qwaider errefuxiatu kanpamendu batean jaio zen, Gazan, eta 24 urte ditu. Palestinako hainbat elkartetan lan egina da, eta orain, Palestinako egoera munduan zabaltzeko lanean ari da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!