Infozazpi irratiak egunero 2 ordu eskaintzen dizkio musikari, 22:00etatik 00:00etara, eta larunbatean, kale kaleko estudioetatik ariko dira, jaialdi eta festa haundi baten bitartez.
Hiru musika estilo, hiru zati
Batukadak eta graffitilariek lehenengo nota-kolorea jarrita, 20:00ak aldera ekingo diote jaialdiari. Rapak jarriko du erritmoa, eta Euskal Herriko bost talde, horren lekuko: Mak, Norte Apache, Indarrap, Goienetxe anaiak eta 100% Gourmet.
Rockaren indarrarekin ekingo diote bigarren zatiari, hiru taldek, 23:00ak aldera: Afu, The Sparteens eta Siroka.
Ondoren, azken esprinerako, bi disko jartzaile ariko dira: Daddy Jeff (selektak), eta Sound Sister.
Larunbatean, musika faltarik ez da izango, beraz, Hernanin, Infozazpiren eskutik.
MUSIKA JAIALDIA
19:30 Hasiera- Zaparrada Batukada
- Graffitilariak
- Mak (Lapurdi)
- Norte Apache (Bizkaia)
- Indarrap (Araba)
- Goienetxe anaiak (Nafarroa)
- 100% Gourmet (Gipuzkoa)
- Afu
- The Sparteens
- Siroka
- Daddy Jeff (selektak)
- Sound Sister