AAMk bat egin du manifestazioarekin

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 16a, 01:00

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak bat egin du Bilbon larunbatean egingo den manifestazioarekin eta dei egin die herritarrei bertara joateko, ezker abertzalea legalizatzearen alde. AAMk adierazi duenez, legezkanporatzeak eskubide asko urratu ditu, eta ehundaka herritar atxilotu, torturatu eta espetxeratu dituzte. «Biltzeko eta manifestatzeko eskubideak ere urratu dira, eta egunkari, aldizkari eta webguneak itxi. Sortu alderdia legeztatzea ezinbestekoa dela dio AAMk, eskubide zibil eta politikoak onartzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!