«Expropiazioak otsailaren 24an, 25ean eta 28an egingo dituzte»

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 15a, 01:00

ahtren kontrako taldeak prentsa oharra bidali du Kronikara eta bertan dio, expropiazioak otsaila bukaeran hasiko direla. «Herna­nira Fomento Ministeritza­koak otsailaren 24, 25 eta 28an etorriko dira. 3 egunetan expropiatuko dituzte Hernaniko 114 lur zatiak».

Bi deialdi, expropiazioak salatzeko
Hori salatzeko, AHTren kontrako taldeak dei egin du bi mugimendutan parte hartzeko. Batetik, otsailaren 23an herri batzarra egingo dute in­formazioa emateko, 19:30­etan Kontrakantxan. Bes­te­tik, otsai­laren 24an, goizeko 08:30etan kontzentrazioa egingo dute Gudarien plazan, eta ikaste­txeetan paro deialdia egin dute ordu ho­rre­tarako.

10 hektareako subestazioa
Hernanin 10 hektareako subestazio elektrikoa egingo dute, Osiñagan, eta AHTren kontrako taldeak dioenez, ber­tatik 400.000 Vko argi-linea aterako da, AHTari in­da­rra emateko.
Gastu ekonomiko izugarria du AHTak, prentsa oharrean adierazi dutenez: «he­rritar bakoitzeko 4.790 euroko gastua du AHTak. Krisi garai honetan, murriztu di­tuzte partida asko eta asko baina AHTarena ez dute za­lantzan jarri. Gaur egun, aurrekontu hori betetzeko arazoak izango dituzte. Be­gibistakoa da, Bizkaian, esate baterako, tramo batzuk geldirik daude, kontuak ez zaizkielako ondo ateratzen». 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!