Euskadiko Txapeldun berria hernaniar bat da, Maitane Iruretagoyena. Nagusien mailan irabazi zuen 60 metroan eta 200 metroan, eta denboraldiko marka egin zuen 200 metroan, 24 segundo eta 80 zentesimarekin (errekor pertsonala 24.48 dauka).
Azkarren artean azkarrena
Asteburuan bildu zituen Donostiak Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako atleta azkarrenak, pista barruko tximistak. Azkarrena, Hernaniko tximista. 60 metro egiteko, 7.61 behar izan zituen finalean (finalerdietan 7.77), eta 200 metro egiteko 24.80 (finalerdietan 25.35). Urrezko beste bi domina beraz, Hernanira etorri direnak; eta ez dira azkenak izango, seguruenera.