«Sekulako borroka darabilkite enpresa haundiek. Denek egin nahi dute erraustegia. FCCri eman diote, eta besteak kexatzen ari dira. Elkarrekin mutur-joka ari dira, denek nahi dutelako karameloa: 400 miloi euro inguru; ederra da gero!».
Julio Barea Greenpeaceko kontaminazio arduraduna da, eta hiri hondakinen gaia berak daramaki. Azken boladan erraustegien biabilitate ekonomikoa aztertzen ari da, Gaur Hernanin izango da, Kontrakantxa Gaztetxean, arratsaldeko 19:00etan.
Europako Bankuak
kreditua eman du,
erraustegia egiteko
Europako Bankuak 400 miloi euroko kreditua eman dio Gipuzkoako Diputazioari, erraustegia egiteko. Greenpeacek dioenez, hori astakeri bat da, eta kexa bat sartu dute bankuan, esanez, irregularitatez betea dagoela, eta gizartearen zati haundi bat kontra dagoela. Gaineratu du, kreditu horri bueltan emateko 20 urte beharko dituela Gipuzkoak eta gipuzkoarrek ordaindu beharko dutela zor hori. «Tasak igo egingo dira, dudarik gabe. Zulo hori herritarrek ordaindu beharko duzue, Palma de Mallorcan eta beste leku guztietan bezala. Palman %20 igo ziren zabor tasak; 200 euro inguru ordaintzen dute urtean».
«Kontaminatu? Bai horixe!»
Erraustegia ekonomikoki aztertzen ari dira, osasunari kalte egingo diola oso frogatuta omen dagoelako. «Eguzkia egunero ateratzen da ba? Hori bezain segurua da erraustegiak kontaminatu egiten duela. Orain ekonomikoki ari gara aztertzen, eta frogatu dugu, lan gutxiago sortzen duela, gastu izugarri du. Prehistorikoa da».