Hernaniko Gazte Asanbladak bertso afaria antolatu du Kontrakantxa Gaztetxean. Otsailaren 24an izango da, datorren astean, eta Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus ariko dira bertsotan, Euskal Herriko Txapelketa Nagusian azken txanpara iritsi ziren bi bertsolariak. Joan nahi duenak sarrerak salgai ditu 15 euroan, Oindi, Aralar, Garin eta Ekos tabernetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!