Sorosle eta sorospen ikastaroa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 14a, 01:00

gipuzkoako dyak sorosle eta lehen sorospenei buruzko ikastaroa emango du Hernanin, gaur hasita. Ikastaroak 3 asteko iraupena du, martxoaren 3a arte, eta astelehenetik ostiralera izango da, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara. Inmakulada ikastetxean emango du DYAk ikastaroa, eta matrikularen kostua 100 euroko da. Izena eman nahi duenak edo informazio gehiago jaso nahi duenak 943 46 46 22 telefonora deitu behar du.

Eguneroko arriskuei nola aurre egin ikasiko da, besteak beste
Ikastaroa egiteko ez da beharrezkoa aurretik ezagupenik izatea. Helburua da, egunerokotasunean aurki daitezkeen arrisku egoerei nola aurre egin jakitea. Bihotz eta birika susperketak, zauriak, hausturak, erredurak... ezagupen oso arruntak baina momentu jakin batean laguntza haundikoak izan daitezkeenak emango dituzte. Azaldu dutenez, ikastaroa oso modu erosoan eta atseginean emango dute, teoria eta praktika uztartuz.

Titulua eta EHUrako 2 kreditu
Ikastaroa amaitzean, frogak gainditzen dituenak Gipuz­koako DYAk eskaintzen duen titulua eskura dezake; eta baita Euskal Herriko Unibertsita­terako bi kreditu ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!