Euskera bromarako motibo eta antzerkirako aitzaki gaur, `Euskarazetamol´ antzezlanean

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 14a, 01:00

patxo Telleria eta Mikel Mar­tinez euskal aktore ezagunak Biterin izango dira gaur, euskara aitzaki hartuta, bertaratutakoen irribarra bilatzeko asmoarekin. Euskara sencilloaren manifestoa eta Lauaizetara antzezlan arrakastatsuen ondoren, Euska­ra­ze­­tamol antzezlana eskainiko dute gaurkoan, Diberti­menduak trilogiaren azken obra. Gaurkoa Antzerki Zikloa­ren aurreneko obra izango da, eta bihar eta etzi beste biak antzeztuko dituzte. Bihar Aitziber Garmendia eta Ainhoa Garai aktoreek Baginaren bakarrizketak antzezlana eskainiko dute. Eta etzi, Historias Canallas ikusteko aukera izango da, Elio Beato, Angeles Argudo eta Josean de Migelek antzeztuta; azken hau gaztelaniaz izango da. Antzelan guztiak Biterin izango dira, arratsaldeko 20:00etan. Sarrerak joan den astetik daude salgai.

EUSKARAZETAMOL
´Dibertumenduak` trilo­gia­ren azken lana da Eus­karazetamol. ´Euskara sencilloaren manifestoa` eta ´Lauazietara` lanen ondoren, Patxo Telleriak eta Mi­kel Martinezek aurkezten diguten lana da. Hizkuntzarekin ´jarrita` daudenak zer egiteko gai diren ikusi daiteke. Oraingoan ere brometarako motiboa eta an­tzerkirako tresna ´euskara` bera izango dela dirudi...

BAJINAREN BAKARRIZKETAK
´Bajinaren bakarrizketak` elkarrizketa batzuen emai­tza da. Adin, arraza, maila kultural eta sozial ezberdinetatik datozen 200 emakume baino gehiagori egin zieten elkarrizketa. Obraren helburua da emakumeak libre uztea euren sexualitearekin sentitu eta sentitzen duten kulpa eta lotsatik.

HISTORIAS CANALLAS
Komedia kritikoa eta garratza poesiarekin uztar­tzen da. Bere pertsonaiek barretik negarrera pasaraziko digute, eta malkoetatik berriro erre irrifarrera. Joan-etorriko istorioa da, gure bizitzako hainbat pasarte jorratzen dituena: maitasuna  eta horren falta, garaipena eta porrota, jaiotza eta heriotza...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!