Partidu ikusgarria jokatu eta garaipen garrantzitsua lortu zuen larunbatean Yone Boutique areto futbol taldeak Tolosako Laskorainen kontra. Giraldo entrenatzaileak Kronikari azaldutakoaren arabera, hasiera «normala» izan zen. Galtzen hasi baziren ere, talde hernaniarra 2-1 aurreratu zen aurreneko minutuetan. Atsedenaldira joan aurretik Tolosako taldeak hiru gol sartu zituen, eta bigarren zatia 2-4 galtzen hasi zuten. Partidua amaitzeko bi minutu falta zirenean 4-4 berdintzea lortu zuen Yone Boutiquek, baina berehala sartu zuten bosgarrena tolosarrek. Azkenik, partidua amaitzeko minutu eta erdiren faltan, hernaniarrak bi gol sartu eta partiduari buelta ematea lortu zuten, 6-5 irabazita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!