`Pastelero´ren monolitoa bi aldiz kendu izana salatu dute

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 14a, 01:00

Javier Alberdi Pasteleroren monolitoa bi aldiz jarri dute Hernanin, baina familiak, lagunek eta AAMk azaldu dutenez, bietan kendua izan da. Hain zuzen hori salatzeko prentsa oharra bidali dute Kronikara. Oharrean azaldu dutenez, Pastelero Euskal Herritik urrun eta indarra erabilita deportatu zuten, Togora: «espetxetik kanpo baina deportazioaren urrezko kaiolan bizitu zen, 1989ko otsailean hil zen arte». Adierazi dutenez, monolitoak kentzea adierazpen askatasunaren aurkako erasoa da: «herri honen errealitatea den memoria kolektiboaren aurkako erasoa dela uste dugu. Errepre­sioak hildako guztiak dira Hernaniko memoria kolektiboaren parte. Herri hau ordea ez da axolagabea. Oso ondo gogoratzen da zeintzuk diren eta zergatik hil ziren 22 hernaniar hauek. Gogoan ditugu, eta ger­taera latz haiek ez ahaztea eta gure babesa adieraztea beharrezkoa deritzogu».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!