Buruntzaldeko enpresentzat laguntza berria, euskera normalizatzeko bidean

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 13a, 01:00

Buruntzaldeko enpre­se­tan euskeraren erabilera sus­ta­tzeko, Baietz gurean egitas­moa jarri dute abi­an Burun­tzaldea osatzen du­ten 6 udalerriek. Egi­tas­mo berriaren nondik-no­ra­ko­ak aurkeztu zituzten oste­gu­nean prentsaurrean, egi­tas­moa­ren zenbait ordezka­rik. Azal­du zutenez, «helbu­ru na­gu­sia da Bu­runtzal­de­an ahalik eta en­pre­sa gehie­nek jartzea abi­an eus­kera­ren erabilera nor­ma­li­zatze­ko bitartekoak». Eta pauso ho­riek eman ditza­ten diruz lagun­tza emango zaie egi­tas­mo ho­nekin. Burun­tzal­deko 10 langiletik gorako enpresei zuzenduta­ko egitas­moa da.

100 puntuko salto bakoitzeko diru saria

Egitasmoa martxan jar­tzeko egindako lanaren berri eman zuten: «Buruntzaldeko 10 langile­tik gorako 390 enpresari in­kes­ta pasa zitzaien euskera­ren erabilera normaliza­tze­ko enpresan bertan zituzten beha­rrak eta nahiak jakiteko. 170 en­presek erantzun zioten in­kes­tari, unibertsoaren %40ak, oso unibertso adierazgarriak. Horien artean 52 enpresek azal­du dute euskeraren era­bilera normalizatzeko bidean prestutasuna eta 12 enpresa aukeratu ditugu: Buruntzal­deko herri bakoitzeko bi». Funtzionamendua nola izan­go den ere azaldu zuten: «Baietz gurean egitasmoan par­te har­tzea erabakitzen duten en­presei azterketa bat egingo zaie enpre­saren egoera linguis­tikoa zein den jakiteko. 0-1000 pun­tu­ko tartean neurtuko da egoe­ra eta dauden tokitik abia­tuta, 100 puntuko salto bakoitzeko jasoko dute diru sa­ria. Puntu horiek nola lortu ditzaketen esango die Ahize enpresa aholkulariak. Hasie­rako pun­tuak gehia­go sa­ri­tuko dira. Lehenengo pau­soak ema­tea zailagoa dela­ko». Eusko Jaur­­laritzak ema­ten du­en Bi­kain Ziurtagiria lortzeko bidea erraz­teko asmoa ere badu egi­tas­moak. «Bi sariak lortu dai­tez­ke. Gure egitasmoak bi­kain lor­tzeko bidean ematen du diru laguntza, eta Eusko Jaur­laritzak ziurtagiria atera ondoren». TSST enpresak euskeraren erabilera nor­malizatzeko pla­na dauka mar­txan eta bertako esperientziaren berri eman zuen Santiago Sarasola geren­teak. Beraien kasuan oso aberas­garria dela azpimarratu zuen eta animatzeko gonbitea luzatu zien enpresei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!