Bertsoa eta ‘Flash Mob’-a Larre Gain sagardotegian

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 13a, 01:00

Bertso saioa eta dantza entsaioa izan ziren Larre Gain sagardotegian, joan den ostiralean. Jon Maia eta Uxue Alberdi bertsolariak, alde batetik, eta dantza erakusten Mikel Erguin koreografoa aritu ziren, sagardotegi giroan, eta jendetza begira eta entzuten zutela. Ekitaldi nagusiago baten atarikoa izan zen ostiralean Larre Gainen. Erraustegiaren kontra ekitaldia egingo dute martxoaren 20an Zubietan. Dantza emanaldia izango da, eta dantza hori ahalik eta jende gehienak egitea nahi dute (Flash Mob deitzen zaio horri). Horretarako ordea, martxoaren 20a bitartean, jendeak dantza ikasi behar du, eta koreografia ezagutu. Ostiraleko ekitaldian, lehenengo emanaldi publikoa egin zuten La­­rre Gainen, eta Hitzetik Hor­tze­ra programan botako dute ETBn. Eta horretarako giroa eta animazioa bertsolariek jarri zuten. Bertso MOB beraz, Larre Gainen, jendearen gozamenerako.


Flash Mob dantza, ahalik eta jende gehien
Zubietako plazan Flash Mob esaten zaio, ahalik eta jende gehienak dantza bera egiteari, musika bera, koreografia bera, elkarrekin. Etenik gabe ariko dira martxoaren 20an, eta 2000 lagun inguru bildu nahi dituzte, Zu­bietan. Dantza aldez aurretik ikasi behar da. Erraza da, eta Mikel Erguinek asmatu du koreografia edo pausoak. Hernanin ostiralean hasi zituzten entsaioak, eta interneten ere badago: www.gipuzkoazz.com/zerozabor.


Helburua: erraustegiaren moratoria eskatzea
Erraustegiaren kontrako ekitaldia da mar­txoaren 20an Zubietan egingo dena. Hain zuzen, moratoria eskatu nahi dute, erraustegiaren lanak atzeratu daitezen, beharrezko den edo ez ikusi arte. Aldi berean, Zubietako herritarrei babesa azaldu nahi diete antolatzaileek, bertan baitute egitekoa erraustegia.

ABESTIA - ‘HARTU NAHI DUT ARNAS’
(martxoaren 20an kantatuko dute Zubietan)

Oh-oh-oh-oh-oooh! hartu nahi dut arnas (bis)
Ederra ah aaah! Broma broma da ba kontainer aurrean hartzazu ba arnas (bis)
Plastikoa dut sudur zulotan, papel albala berriz enpastetan, begietan, ke beltza begietan
Ez nau halare itsutuko, atez ate bilatu ta azkenean ikusi det, argiya ikusi det.
Lanean nahi zaitut, etxean behar zaitut, zero zabor, nire arnas…
Orain bai ongi alde ederrean guztiok batera hartuaz arnas oh oh oh… Orain bai ongi alde ederrean guztiok batera hartuaz arnas
Oh-oh-oooh-oh-oh! hartu nahi dut arnas (bis)
Ederra ah ah-aaah! broma broma da ba kontainer aurrean hartzazu ba arnas Ua ua ua…
Iritsi da, hau da momentua, elkar gaitezen, berandu baino lehen, iritsi da, hau da momentua, erabaki, ez pasatzen utzi, ez pasatzen utzi, berandu baino lehen, hartu nahi dut arnas, hartu nahi dut arnas
Oh-oh-oh-oh-oooh! hartu nahi dut arnas (bis)
Orain bai ongi alde ederrean guztiok batera hartuaz arnas oh oh oh oh orain bai ongi alde ederrean guztiok batera hartuaz arnas
Oh-oh-oooh-oh-oh! hartu nahi dut arnas (bis)
Ederra ah ah-aaah! broma broma da ba Gipuzkoa garbi, errausketarik EZ!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!