bete betean da Erregional Ohorezko mailan aurreneko lau sailkatuen arteko lehia. Puntu gutxiren arteko tarteak lider aldaketa dakar, eta atzokoan Hernanik berreskuratu zuen, aurrerantzean matentzeko asmoz. Zumaiako taldea hartu zuen Zubipen, eta joku ona eta aurkarien opariak medio, erraz gailendu zen, 4-0. Garaipenaren ostean lider jarri da, 48 punturekin, baina gertu ditu segidan datozen hiru taldeak: Pasaia dago bigarren 47 punturekin; Real Union hirugarren 46 punturekin; eta Anaitasuna laugarren 45 punturekin. Lidertza eskuratuta, hori matentzea du helburu Hernanik, eta bere esku du. Datorren asteburuan Oiartzunen kontra jokatuko du, bosgarren sailkatuaren kontra.
Azken sailkatuaren kontra gaur, Emakumezkoen ligako taldea
Hernaniko beste talde nagusiak, Emakumezkon ligan jokatzen duenak Errenterian izango du gaur partidua. Igoera faseko seigarren jardunaldia jokatuko dute Touring taldearen kontra, 15:00etan, Fanderia zelaian. Hernani hirugarren dago igoera faseko sailkapenean 9 punturekin, eta aurretik dituen bi taldeak, Zarautz eta Mondragon, hiru puntura ditu.