Urtea hasi dela bi hilabete pasa diren honetan, Goiz Eguzki elkarteak urteko batzarra egiteko deialdia egin die bazkideei. Otsailaren 23an egingo dute bi deialditan. Aurrenekoa arratsaldeko 16:00etan izango da, eta bigarrean 16:30etan. Gaiordenean ondorengo puntuak aztertuko dituzte: aurreko urteko aktaren onarpena; 2010 urteko memoriaren aurkezpena; 2010eko balantze ekonomikoaren berri ematea; lehendakaritzarako hautagaien aurkezpena; kuotak; autoritateen partehartzea; eta galdera eta erantzunak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!