«10 bajak liga hasiera konplikatu ziguten, baina komodo bukatu dugu»

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 13a, 01:00

«konforme gaude denboraldiarekin; oso konforme. Hasiera zaila izan dugu, eta puntuan jarri garenean, liga bukatu egin zaigu». Hala ere, 4garren postuan bukatu dute liga, komodo, eta play offa jo­ka­tzeko puntuan izan dira. Ohorezko B mailako bi entrenatzaileak, Patrick Polidori eta Gurutz San Miguel, eta taldeko arduradun teknikoa Joxe Elosegirekin hitz egin du Hernaniko Kronikak.

10 baja, asko dira
Beterano gutxi batzuk botak zintzilikatu dituzte; beste 6-7 baja izan dira, lesioek eragindakoak. Liga hasiera baterako, gehitxo. Horrek ekarri du, klub osoa berregituratzea: 6 jubenilek talde nagusian jokatu behar izan dute; 7 kadetek jubeniletan; 4 infantilek kadeteetan; eta 5 alebinek in­fan­tiletan. «Klub osoari eragin dio horrek, eta horregatik, aldatu egin ditugu urteko helburuak; lehentasuna, urtea komodo bukatzea izan da, kategoria guztietan, eta lortu dugu». Play offa, hortxe-hortxe Hirugarren ur­tez play offa jo­ka­tzeko puntuan izan dira her­naniarrak. Justu-justu galdutako partidu pare batek utzi ditu, azkenean, laugarren.

Transizioko urtea
«Trantsizioko urte bezala plan­­teatu dugu. Indartu egin gara, hurrengo urterako. Gaz­teek esperientzia hartu dute: jubenil batzuk seniorretan konpeti­tzea zer den ikasi dute, kadete batzuk jubeniletan... Aldi berean, talde horietako izarrak falta zirenez, beste taldekideek rolak aldatu dituzte, eta errespontsabilitatea hartu dute. Emaitzak gainera, bikainak izan dira, espero zitekeenarekin. Jubenilek Espainiako Txa­pelketa jokatuko dute ziur aski...».

«Datorren urtean, berriketarik gabe»
Mailaz igotzeko borrokatuko dute datorren urtean, hiru arduradunek diotenez. «Dato­rren urtean play offa bilatuko dugu, berriketarik gabe. Joka­lari klabeak bueltan, gazteak esperientzia hartuta...». Entre­natzaile bat ekarri nahi dute aurrelarientzat, baina gainerakoan, fitxajerik egin gabe jarraituko dute, betiko filosofiari segita. Patrick Polidorik ere oso garbi dauka: «Horre­lako kantera edukitzea, lujo bat da. Beste talde guztiek fi­txajeak egiten dituzte, eta Hernanik, horien artean konpetitzen du, inoren inbidiarik gabe. Nik azpimarratu nahi dut gazteenekin lanean ari diren horien lana; kriston lana egiten ari dira».

Garaipen erraza Durangoren kontra, 10-50
Errege Kopa hasi zuen atzo Hernanik, eta final zortzirenak dituzte helburu. Horretarako, bi kanporaketa pasa behar dituzte. Lehenengo kolpea eman zuen atzo Durangori 10-50 irabazita, eta orain bigarrena jo beharko du: datorren astean, Oviedoren kontra, Landaren. Aurtengo beste helburuak: Seven txapelketa, jubenil mailako Espainiako Txapelketa, eta nola ez, urteroko festa haundia: ekainaren 16tik 19ra Garagardo Azoka!.

Errege Kopa
1-KANPORAKETA
Atzo, larunbata
Durango RT  10- Hernani 50
Otsailak 20
Hernani - Oviedo RC
2-KANPORAKETA
Otsailak 27
Martxoak 6
FINAL ZORTZIRENAK
Martxoak 20
Martxoak 27
FINAL ERDIAK
Apirilak 3
FINALA
Apirilak 10

Lujozko harrobia

Talde askok nahi lukete Hernaniko errugbiak daukan harrobia. Fitxaje extrarik ga­be, Ohorezko B mailan sekulako indarra dauka Hernanik, eta ez da kasualitatea.
178 jokalari ari dira klubean, eta emaitzak ezin hobeak dira, aurten ere:
Jubenilak (20 fitxa): ligan 2garren  Espainiako Txapelketa jokatzeko postuetan
Kadeteak (23 fitxa): ligan 2garren dijoaz
Infantilak (24 fitxa): ligan 4garren
Alebinak (22 fitxa): liga irabazi
16 benjamin, 13 prebenjamin, 14 minibenjamin... guztira, 178 jokalari; eta 20 entrenatzaile, arduradunak, zuzendaritza osoa, gurasoak...
Lujo bat du Hernanik, baina ondo irabazia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!