PAUSOZ pauso, partiduz partidu, puntuak lortu eta maila mantentzea du helburu Hernanik. Euskadiko 1go mailan ari da jokatzen waterpoloko mutilen taldea, eta gaur hasiko dute bigarren fasea. Lehenengoa amaituta, B taldean hasiko dute buelta hernaniarrek, eta talde horretako beste hainbatek bezela, datorren urtean Euskadiko 1go mailan jarraitzea dute jomuga.
Partidua gaur, Kiroldegian
Aurreneko partidua dute gaurkoa eta etxean jokatzearen abantaila aprobetxatuta, aurkari zuzenari irabazi eta aurrerapauso haundia emateko aukera izango dute. Oiasso Bidasoa taldearen kontra jokatuko dute, 13:30etan, kiroldegian.