Kantuz Abesbatzak Zuzendaritza Batzordea aldatu du. Urtero bezala, zuzendaritza osatzen duten 8 kideetatik 4 aldatu dira eta horien artean lehendakaria. Kristina Barrenetxeak Mariasun Casadoren lekua hartu du bi urtetarako. Hernaniko Kronika beraiekin, Paki Cia lehendakariordearekin eta Javier Sancerni bokalarekin bildu da. Urte honetarako Kantuz Abesbatzak prestatu dituen kontzertu, kolaborazio, irteera eta gainerakoen berri eman dute. Esaterako, apirilaren 2an kontzertua izango da Hernanin, Iruñeako Muthiko Alaiak taldearekin. Taldea ibilbide haundikoa da eta Abesbatzak 100 urte ditu. Maiatzaren 21ean berriz, Kantuz Eguna izango da. Uztailean, Debara joango dira abestera, bertako Abesbatzak iaz Hernanira egindako bisita itzultzera. Iraila bukaera aldean, Musika Bandaren ekitaldi berezian parte hartuko dute Bergarako Bandarekin batera eta horrez gain, beste zenbait kolaborazio eta ohiko emanaldiak eskainiko dituzte: Preludioa, San Joanak, Santa Zezilia...
Musika Eskolako gazteei, animatzeko deia
Kantuz Abesbatzan guztira 43 kide dira, Igor Arroyo zuzendariarekin, eta kideen kopurua azken urteetan mantendu egin den arren, errelebo beharrean daudela azaldu dute. Musika Eskolan ibiltzen diren gazteei animatzeko dei egiten diete. Eta argi utzi dute Kantuz Abesbatzan kantuan aritu baino gehiago egiten dela: irteerak, afariak... Ez dira Euskal Herrian bakarrik ibiltzen, kanpora ere ateratzen dira hango kantak eta kultura ezagutzera, hala nola, Katalunia, Frantzia, Italia... Milagrosan biltzen dira astelehen eta asteazkenero 19:30etan.
Horrez gain, zuzendaritzako kideek jakinarazi dute prest daudela ezkontzetan eta ekitaldietan abesteko. Harremanetarako:
kantuz_abesbatza@yahoo.es.