omenaldia egingo diote gaur Zubipen Karlos Albistur zenari. Gipuzkoa mailan talde askotan aritu zen, baina bereziki CD Hernani klubarekin izan zuen lotura eta harremana. Gaurkoan, CD Hernani taldeak futbol partidua aitzaki hartuta omenaldia antolatu du. Bi talde izango dira aurrez aurre: batetik Karlos Albisturren lagunak, eta bestetik Real Sociedadeko beteranoak. Partidua eguerdiko 12:30etatik aurrera jokatuko da eta sarrera doan da.
Hernani-Zumaiako,
gaur Zubipen
Lidertza berreskuratzeko aukera ona du gaur Erregional Ohorezko mailako Hernanik. Zumaiako taldearen kontra jokatuko du, azken sailkatuaren aurka, etxean, Zubipen. Hernanik puntu batera du liderra, eta gaur hiru puntuak lortuz gero alde hori mantendu, edo lidertza berreskuratzeko aukera izango du. Partidua Zubipen jokatuko da, arratsaldeko 16:00etan hasita.
Touringen kontra bihar Hernani, Fanderian
Azken sailkatuaren kontra jokatuko du bihar Emakumezkoen Ligako Hernanik, Fandoria zelaian. Igoera fasea ari dira jokatzen txuri berdeak eta hirugarren postuan daude, 9 punturekin. Bigarren eta hirugarren sailkatuak 3 puntura ditu Hernanik, hortaz, bihar irabaziz gero, lider jarri edo sailkapenean gora egiteko aukera izango du. Partidua 15:00etan jokatuko da, bihar. y