Konpartsa prestatzeko bilera otsailaren 24an

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 12a, 01:00

San Joan jaietan Musika Banda eta Tilosetako dantzaldiaren inguruko konpartsa egingo du San Joan Konpartsak. Horretarako, eta herritarrek bizi izan zituzten bizipenak jakiteko, bilera deitu dute. Bilera otsailaren 24an izango da, arratsaldeko 19:30etan, Biteri kultur etxean. Bertan jasoko dituzten bizipen eta anekdotak konpartsako antzezlanerako eta liburuxkarako erabiliko dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!