H1!-ek dio Arau Subsidiarioak ez direla legegintzaldi honetan onartuko, prozedurak ez duelako legea betetzen

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 12a, 01:00

Hamaikabat alderdiak prentsa ohar bidez azaldu du Gobernu Taldeak eta Arau Subsidiarioen Testu Bategina idatzi duen taldeak hanka­s­ar­tze galanta egin du­­tela eta ezingo zaiola behin betiko onarpena eman tes­tuari. «Pasa den urtarri­la­ren 20an Inguru­men Sailbu­ruordetzak Herna­niko Uda­la­ri jakinarazi zion inguru­me­nean izango duen eragi­na­ren ebaluazioa onar­tzeko, prozedura ez dela egokitzen legeak ezartzen due­nera. Hankasartze hori dela eta, Arau Subsidiarioen Testu Bategina onartzeko proze­sua gelditu egingo da hila­bete batzutan eta doku­men­tua hasieratik tramitatu beharko da berriz. ANVk eta Erredaktore Taldeak zu­ten helburua, hau da, hiri­gintza planeamendua lotua uztea, bertan behera geratu da eta hauteskundeetan aterako den korporazio be­­rria izango da zuzendu behar­ko duena egindako okerra».


«Bi legerekin jolastu dute»
Hamaikabatek azpimarratu du iruditzen zaiola ANVk eta Erredaktore Taldeak bi le­ge­rekin jolastu dutela, bakoitza komeni zitzaienaren arabera erabiliz, «eta jolasa gaizki ate­ra zaie», dio. «Ez dute nahi izan behin betiko onar­pena Diputazioaren esku utzi, aurreko legediak agin­tzen zuen bezala, eta 2006ko Lurzoruaren Legean oina­rritu dira. Baina aldi berean ez dituzte bete legedi be­rriaren erabakiak». Horrez gain, Hamaika­batek jakinarazi du, alega­zioak egiteko epearen ba­rruan, eskatu duela Testu Bategina onartzeko tramitea bertan behera uztea eta Ingurumen Sailburuordetzak eskatutakoa betetzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!