Ostegunean Hernanik eta Erromako X. Munizipioak senidetze akordioa adostu zuten. Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkateak eta Sandro Medici X. Munizipioko Presidenteak sinatu zuten akordioa. Hemendik aurrera, bi herriek hainbat arlotara zabalduko dutela beraien elkarlana jakinarazi du Udalak, hala nola, kirola, gazteria, kultura, turismoa eta ekonomiara. Bi herrien arteko ezagutza bultzatuko dutela azaldu zuten eta askatasun eta bakearen aldeko ahaleginak aldarrikatu zituzten.
Egunean zehar, Beitialarrangoitiak X. Munizipioko hainbat ekimen sozial eta kultural ezagutzeko aukera izan zuen eta Euskal Herriak bizi duen egoeraren berri eman zien bertako ordezkari politiko ezberdinei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!