txotx denboraldiko ekitaldia izan zen atzo kalean. L’explorateur taldea iritsi zen Hernanira, eta jendeari lehenengo pultsua hartu zion Kale Nagusian. Begiak txunditzeko, bizikleta itxurako hiru makina haundi eta bengalak ekarri zituzten. Haurrez inguratuta, akrobaziak eta malabareak piztu zuten giroa, batzuetan euren trasteekin; besteetan, jendeari kendutakoekin. Zein harrapatu, hari zapata kendu, pilatu, elkarri bota eta bost, sei, zazpi bat airean ibili zituzten hiru antzezleek.
Umeak tentatu, eta kalean gora Plazara iritsi zen taldea, eta ume eta guraso koadrila. Handik kale bueltan, kaxko gehiena pasa zuten, ordubete inguruko ikuskizuna osatu arte: piroteknia, klowna, eta antzerkia ez ziren faltatu.
Txotx denboraldiko egitarauaren barruan, datorren astean, otsailak 18, kale antzerkia egingo dute: Camping Renove. Trapu Zaharra taldea. 20:00etan, kaxkoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!