Gipuzkoa Zero Zabor taldea dantza maratoia ari da antolatzen martxoaren 20rako, Zubietan. Flash Mob erraldoia egiteko asmoa dute eta «Zubietako plazan elkartasun uholdea sortzea, energia transformatzaileaz betetzea eta Zubietako bizilagunei besarkada bat ematea». Parte hartzeko, herri ezberdinetan entsaioak egiten hasi dira eta Hernanin gaur bilduko dira 19:00etan Gaztetxean. Horrez gain, Bertso Mob-a izango da gaur 21:00etan Larre Gain sagardotegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!