Final zortzirenetako hirugarren kanporaketa jokatuko da gaur 21:00etan Hernanin. Hernani eta Huarte izango dira aurrez aurre eta hernaniarrek kanporaketa zaila izango dute. Kadete eta jubeniletan norgehiagoka parekatuak espero dira, baina seniorretan nafarrek bikote sendoa dute. Pelotazale hernaniarren animoak beharrezko izango dira. Honakoek jokatuko dituzte partiduak: kadeteetan, Olarra-Aranguren/Larunbe-Goñi; jubeniletan, Lujanbio-Murgiondo/Zestau-Mina; eta seniorretan, Arrieta-Gorrotxategi/Yoldi-Linzoain.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!