HERNANIARREI herria ezagutarazteko asmoz, mendi-ibilbide gidatua antolatu dute Urruzuno bailara ezkutuan. Hernaniko historia, kultura eta natura ezagutaraztea da asmoa eta parte hartu nahi duten herritar guztiei dago zuzendua. Urruzuno bailaran, ibilbide guztian barrena azalpenak emango dituzte, euskeraz, Txuso Gomez historialariak eta Iñaki Sanz Azkue biologoak.
Mendiriz Mendi elkarteak, Aranzadi Zientzia elkarteak eta Hernaiko Udalak antolatu dute irteera, eta azaldu dutenez, irteera mendian ibiltzea ohituta dauden pertsonei dago zuzendua.
Irteera otsailaren 20an egingo dute, eta joan nahi dutenek Mendiriz Mendi elkartean eman behar dute izena hilaren 17a baino lehen. Irteera dohainik da.
Hernaniko naturari
buruzko erakusketa,
Oindi tabernan
Irteeraz gain, erakusketa ere antolatu dute. Iñaki Sanz Azkuek Hernaniko naturari buruz ateratako argazkiekin jarri dute erakusketa. Ikusi nahi duenak otsaila osoan zehar izango du aukera, Oindi tabernan.