Non sortu zen guaracha? Zein da tango eta habaneraren arteko harremana? Eta samba eta rumbarena? Ba al zenekien Hernaniko Bandan güiroa jotzen dela? Eta ezagutzen den lehenengo tango partitura Mendizabal delako batek idatzi zuela? Galdera horiek eta beste batzuk erantzuten saiatuko dira Musika Bandako kideak, gaur antolatu duten kontzertu pedagogikoan.
Banda dantzan! izena du emanaldiak eta Roberto Pacheko Bandako kideak zuzendu eta aurkeztuko du. Musikaz gozatu eta ikasteko aukera paregabea izango da arratsaldeko 19:30etatik aurrera Biterin. Bandaren 150garren urteurrenaren barruan antolatu dute kontzertua.
7 abesti, hemengo eta
kanpoko erritmoetara
Ez ziren gutxi izan Hernaniko Musika Bandari esker eskualdeko hainbat gaztek Tilosetan dantzan pasatako arratsaldeak. Eta emanaldi honetan, garai haiek ekarriko dituzte gogora erritmo haien inguruan bidaiatuz. Hemengo eta kanpoko erritmoak joko dituzte, hala nola, zortzikoa, fandangoa, arin-arina, tangoa, guaracha, beguine, danzon, pasodoblea, cha-cha-cha... Guztira 7 abesti eskainiko dituzte emanaldian.
EGITARAUA:
1.- ‘El Caserio’ Jesus Guridi
2.- ‘Islas Canarias’ José María Tárridas
3.- ‘Danzón nº 2’ Arturo Marquez
4.- ‘Mi Buenos Aires Querido’ Carlos Gardel
5.- ‘Concierto Caribeño’ Kees Vlak
6.- ‘Perfidia’ Alberto Dominguez
7.- ‘El cumbanchero’ Rafael Hernandez