Olak Auzo Elkarteak erabakita dauka elkartearen izenean aurkeztuko den boskotea

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 13a, 01:00

ereñotzuko Olak auzo elkartea bide onetik doa hautagai zerrendaren pres­taketan, hala azaldu dute Kronikara bidalitako prentsa oharrean. Maiatzean izango dira Auzo Udala osatzeko hauteskundeak eta joan den igandean hautagaien zerren­da osatzeko bozkatu zuten auzotarrek: hamabi izen bozkatuenekin hasiera ba­teko zerrenda bat egin zuten. Hamabitik bosterako pro­zesuan arazorik ez dutela izan adierazi du Auzo Elkarteak, eta dagoeneko erabaki dutela zein izango den boskotea: «adostasunik izan ez balitz, aurreikusita zegoen hurrengo igandean bigarren itzuli bat egitea. Baina bozkatuenen taldea hasi da lanean, eta jada erabakita dauka auzo el­kartearen izenean aurkez­tuko den boskotea».


Laister batzarra deituko du

Hautagai zerrenda zein izango den, eta lanaren funtziona­mendua nondik norakoa izango den azaltzeko, laister batzarrerako deia egingo du auzo elkarteak. Jakinarazi dutenez, bitartean, laguntzeko prest dagoen edonori taldera ingururatzeko gonbidapena luzatu diote.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!