Bertsoak eta dantza bihar, Larre Gain sagardotegian

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 10a, 01:00

Gipuzkoa Zero Zabor taldeak antolatuta, Bertso Mob-a izango da bihar Larre Gain sagardotegian. Gipuzkoa Zero Zabor taldea dantza maratoia ari da antolatzen martxoaren 20rako, Zubietan, eta horren atariko ekitaldia izango da ostiralekoa. Uxue Alberdi eta Jon Maia bertsolarien saioez gozatzeko aukera izango da; eta horrez gain, Flash Mob dantza deiturikoa ere grabatuko da bertan. Ekitaldia gaueko 21:00etan hasiko da eta prezioa 30 eurokoa da. Izena emateko azken eguna gaur da, eta horretarako gipuzkoazz@gmail.com helbidera idatzi behar da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!