Inauterietan Mozorro Festa izango da aurten ere. Fetxa jarri dute: martxoaren 5ean izango da, larunbata, Atsegindegin, 19:00etan. Aurreko urteetan bezala, Mozorro Festaren helburua da gazteek musikaren inguruko saioren bat prestatzea eta hori jendaurrean aurkeztea. Antolatzaileek azaldu dutenez, gazteak, normalean, ikusle edo entzule soilak izaten dira, eta «ekimen honekin gazteak sortzaile bihurtzen dira».
Mozorro Festan bakarka edo taldeka hartu daiteke parte, eta musikaren inguruan abestu, dantzatu edo antzeztu ahal izango da. Soinu ekipoa, mikrofonoak, CD irakurgailuak eta teknikoki behar den guztia bertan izango dute. Festan parte hartuko duten guztiek mozorrotu egin beharko dute.
Beste hiru bilera
Gaurko bileraz gain, otsaila eta martxoan zehar beste hiru ere egingo dituzte: otsailaren 17 eta 22an, eta martxoaren 1ean.