Maitane Iruretagoienak, brontzea

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 10a, 01:00

maitane Irureta­goie­­na espero bezala aritu zen asteburuan Se­villan, promesa mai­­­lako Espainiako Txa­pelketan. Joan au­rretik hirugarren postua lor­tzea eskuragarri ikusten zuela aitortu zion Kro­nikari, eta baita egin ere. 60 me­troko proban hartu zuen parte, eta 7,62 ko denbora eginda, hirugarren postua es­ku­ratu zuen; brontzezko do­mina. Asteburuan Eus­kadiko Txapel­ketan har­tuko du parte, Abso­lutu mailan. Do­nostian jokatuko da eta 60 eta 200 metroko probetan lehiatuko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!