Musika egitarau zabala du Hernaniko Musika Bandak 2011 urterako; eta kontzertuak ez diren beste hainbat ekintza ere egingo dituzte. Ez du nolanahiko urtea aurtengoa, Hernaniko Musika Bandak 150 urte betetzen ditu 2011n eta ospatzeko, ohiko kontzertuak eta kontzertu bereziak antolatuko ditu. Horiez gain, Bandaren historiari buruzko liburua, erakusketa eta web orria ere egingo ditu.
Kontzertu pedagogikoa gaur, Biterin
Urteurrena ospatzeko aurreneko ekitaldia joan den asteburuan izan zuten: kaldereroekin batera aritu ziren herriko kaleak girotzen.
Gaurko kontzertu pedagogikoa bigarrena izango da. Roberto Pachecoren zuzendaritzapean zazpi abesti interpretatuko ditu Musika Bandak. Kontzertua arratsaldeko 19:30etan da, Biterin.