Pilar M. Burgoa - Sendatzaile energetikoa: «Gaixotasun eta arazo guztien oinarria eremu energetikoan dago, auran»

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 10a, 01:00

Pilar M. Burgoa sendatzaile energetikoak hitzaldia emango du bihar, 19:30etan Biterin, sendatze energetikoari buruz (Barbara Brennan-en eskolan oinarritua). Burgoaren esanetan, norberaren eremu energetikoan edo auran sortzen diren desoreka, arazo edo blokeoek eragiten dituzte minak, gaixotasunak eta desorekak gorputz fisikoan eta bizitzan, eta energia hori ezagutu eta gestiona­tzea da gakoa.
«Konturatzen ez bagara ere, gure eremu energetikoa edo aura, askotan desorekatua da­go. Gure tentsio guztiak, pen­tsamentu negatiboak... ber­­­­tan geratzen dira desoreka edo kaltea eragiten. Eta sendatzen ez badira, epe luzera, gorputz fisikora pasatzen dira gaixotasun edo min bihurtuta. Maila energetikoa sendatuz, alterazio horiek maila fisikora pasa­tzea saihesten da eta osasun ona izatea lortu». «Energia ezagututa gure bizi kalitatea hobetu daiteke arlo guztietan». Azal­­­du duenez, ho­ri norberak lortu dezake, bihar emango duen bezalako hitzaldien bi­dez edo Do­nostian duen eskolako formazioa jasota.

Onurak segituan
Kontsultak ere egiten ditu Bur­goak eta bertara  joaten zaizkion per­tsonek onurak segitu­an na­­baritzen dituztela dio. «Esa­­te­ra­ko, alkoholikoak, dro­gekin arazoak dituzten pertsonak... 6 hi­la­beterekin gai dira men­peko­tasun horiek uzteko». Tera­pia benetan eragin­ko­rra dela dio Gestalt edo PNL bezalako programa psikoterapeutikoekin haurtzarotik datozen barneko gatazkak azter­tzen direlako, eta horrekin ba­te­ra, ere­mu energetikoa. «Ere­mu psikologikoa eta eremu energetikoa elkar­tzen dira eta osatuagoa da».

«Erreala da»
Norberaren energia ezagutzeak bizimodua hobetzen nola la­guntzen duen azaltzeko, bere es­perientzian oinarritzen da Bur­goa: «Lehen nire bizitza kaos bat zen arlo guztietan eta nire barrua lantzen eta garatzen hasi nintzen. Nire bizitzak 360 graduko bira eman zuen eta orain gozatu egiten dut arlo emo­zionalean, ekonomikoan eta lanean. Nahi nuen bezala bi­zi naiz eta egoera gero eta hobea da. Hori lortzea erreala da».

Aitzindaria
Burgoa Barbara Brennan-en eskolan (AEB) formatu zen eta 20 bat urte daramazki senda­tze energetikoa lan­tzen. Ha­lako terapiak hemen, oraindik garatzeko daudela dio, baina hemendik urte batzutara oso zabalduta egongo direla. Egun, bera da Euskal Herriko aitzindaria eta Donostian duen eskola, lehenengoa da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!