Iñaki Esnal hernaniarra bigarren, Gipuzkoako txakur eta guztiko ehiza txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 9a, 01:00

Urtarrileko azken asteburuan Gipuzkoako txakur eta guztiko ehiza txapelketa jokatu zen Lasarteko Buruntza mendian, eta probin­tziako beste elkarteekin batera, Hernaniko Txantxangorrik ere parte hartu zuen. Ehiztari onena Ontza elkarteko Francisco Llamas izan zen 608 puntu lortuta; bigarren sailkatua hernaniarra izan zen, Txantxangorri elkarteko Iñaki Esnal, 508 punturekin; hirugarrena berriz, Buruntz Azpi elkarteko Jesus Ferreira izan zen 404 punturekin. Guztira 18 faisai eta 28 eper bota zituzten. Elkarteen arteko sailkapenari dagokionez, Andoaingo Ontza elkartea aurreneko postuan dijoa 1.212 punturekin; eta atzetik du Hernaniko Txantxangorri elkartea 914 punturekin. Hirugarren Urnietako Santakruz dijoa 814 punturekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!