Ez ohiko akordeoi kontzertua izan zen larunbatekoa. Arrasateko hiru sarituek eskani zuten kontzertua: Amaia eta Maria Zubimendik, eta Iñigo Miqueleizek. Bertara hurbildutako guztiak harritu zituzten, eta
ez kontzertuaren kalitateagatik bakarrik. Akordeoia bere ohiko eta ez ohiko moduan jo zuten, eta zuku guztia atera zioten
instrumentuari. Teklak, botoiak, hauspoa, edo akordeoia bera kolpetuz interpretatu
zituzten obrak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!