Dani Calvo txapeldun, 3 arrainekin

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 8a, 01:00

Urtarrilaren 29an, Txantxangorri elkarteak Hondartzako Arrantza Txapelketa antolatu zuen, lehenengo aldiz. Txapelketa, Ondarretan jokatu zen. Arratsaldeko 17:00etan hasi zen eta 6 ordu iraun zituen. Eguraldiak ez zuen askorik lagundu eta partaideek ez zuten askorik arrantzatu. Txapelduna Dani Calvo izan zen, 3 arrainekin. Guztira, 628 gramo lortu zituen. Bigarren postuan Paco Clemente geratu zen bi arrainekin eta 385 gramorekin, eta hirugarren postuan, Natxo Irigoien. Sariak eta txapela aurreko astelehenean jaso zituzten Txantxangorri elkartean bertan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!