Musika Banda eta Tilosetako dantzaldiaren inguruan, bilera

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 10a, 01:00

San Joan Konpartsak badu gaia 2011ko San Joan jaietarako: Musika Banda eta Tilo­se­­tako Dantzaldia. Gaur, 19:30e­tan Biterin, hori anto­la­tzen hasteko bilera egingo du­te, eta horretarako herritarrei bileran parte har­tzeko deia luzatu diete. Bileran hernaniarren esperientzia, bizipenak, anekdoktak eta bestelakoak entzun eta jakin nahi dituzte, ondoren konpartsan interpretatuko dutena zehaztu ahal izateko eta liburuan ere agertzeko. Horrez gain, jakinarazi dutenez, argazki bila ere badabiltza. Argazki zaharrak dituztenei dei egin diete Torresen uzteko San Joan Konpartsaren izenean; mo­mentuan itzuliko dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!