Maiatzeko hauteskundeetan Ereñotzuko auzotarrek Auzo Alkatea eta Juntakideak aukeratuko dituzte. Hautagai zerrenda osatzeko, Olak Auzo Elkarteak dei egin zien auzotarrei igandean izenen proposamenak emateko. Izen horiekin elkarteak hautagai zerrenda osatuko du. Elkartetik jakinarazi dutenez, auzotarrek erantzun ezin hobea eman zuten, eta badituzte 12 bozkatuenen izen abizenak. Orain, Ereñotzuko Auzo Elkarteak azaldu duenez, 12 horiekin osatuko du behin-betiko hautagai zerrenda.
«Eskerrak eman nahi
dizkiegu auzotarrei, igandeko parte hartze zabalagatik»
Kronikara bidalitako oharrean, Olak Auzo Elkarteak eskerrak ematen dizkie Ereñotzuko auzotarrei partehartzeagatik: «eskerrik asko partehartze zabalagatik, auzotar ugari hurbildu baitziren proposamenekin».