carlos de la Peña hondarribiarrak bizitzan zehar egindako bidaiekin argazki erakusketa jarri du Biterin. Ez dira bisitatu dituen herrialde guztiak azaltzen, baina aukeratu dituenetan ez ditu paisaiak, eraikinak edo monumentuak bakarrik jarri; pertsonak dira argazkietako protagonistak; eta herrialde horietan bizi diren herritarrekin izandako harremana ere ikus daiteke argazkien bidez. Herrialde garatuak eta ez hain garatuak uztartu ditu argazkietan, zortzi guztira. Hasiera batean herrialde bati buruz dugun ikuspuntuaren kontrakoa ikusteko aukera ere izango da argazkietan, hau da, herrialde garatu batean ikustea espero ez dena».
Erakusketa ostiralera arte, Biterin
Zortzi herrialdeak beste era batera ikusi nahi dituenak Biterin izango du aukera ostiralera bitarte: arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.