Zozketan, alokairuzko hiru etxebizitza: Elizatxon, Elkanon eta Victor Hugon

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 8a, 01:00

UDALAK hiru etxebizitza jarriko ditu alokairuan, Elizatxon, Elkanon eta Victor Hugon dauden hiru etxebizi­tza. Joan den urteko abenduan eman zuen berria, eta azaldu zuen alokairuzko etxebizitzen politika garatzea dela euren helburua: «Hernanin etxebizi­tzak izugarri garesti daudenez, eta etxebizitza izateko eskubidea bermatzea zaila denez, Udala kezkatua dago aspaldi. Horregatik Udal etxebizitzak alokairuan jartzen politika garatzen hasi gara, eta aurrerantzean horren aldeko erronka sendoa egingo dugu». Alokairuzko etxebizitza politika aipatutako hiruekin jarriko dute martxan. Etxe­bizitzen eskaerak aurkezteko epea, hau da, parte har­tzeko eskaera eta dokumentazioa, GAOn argitaratu eta hurrengo egunean entregatu ahal izango da. Handik aurrera, 21 lanegun izango dira eskaerak entregatzeko. Eskaerarekin batera, elkarbizitza unitatea osatzen duten kide guztien NANen fotokopiak aurkeztu behar dira, eta izanez gero, familia liburua ere bai. Elkarbizitza unitatean kide bat baino gehiago bizi badira, eskaera egiterako orduan guztien datuak jarri beharko dira. Pertsona edo familia unitateko eskaera bakarra onartuko du Udalak. Eskae­rarekin batera, baimen bat sinatu beharko da. Horrekin, egoki iruditzen zaion erakunde publiko edo erregistro publiko guztietara jo ahal izango du administrazioak. y
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!