«ehundaka pertsona ezinduri laguntzen ari den proiektu bat ari da aurrera eramaten KT Katealegaiak enpresa. Enpresa hauengatik ez balitz pertsona hauentzat oso zaila izango litzateke lanpostu bat bilatzea. Eta horregatik, eta etorkizunera begira egiten ari diren lanagatik, gisa honetako enpresek beti izango dute Gipuzkoako Diputazioaren laguntza» hala jakinarazi zuen atzo Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusiak Hernanin. EKT Katealegaiak enpresak Hernaniko Epele industrigunean dituen instalazioak bisitatu zituen atzo Markel Olanok. Berarekin izan ziren Gizarte Politikako Foru Dituputatua den Maite Etxaniz eta honen departamentuko hainbat lankide. Lehen eskutik ezagutu zuten KL enpresa ezindutako pertsonekin egiten ari den lana, eurentzako enplegua sortzeko egiten ari diren lana, eta baita etorkizunerako dituzten proietuak ere. Bisitan zehar Diputatuak azaldu zuen enpresa Gipuzkoa mailan egiten ari den lana oso garrantzitsua dela: «kontuan izan behar da 12 lantoki dituztela eskualde ezberdinetan banatuta, eta guztira, 12 horietan 780 pertsonek egiten dutela lana. Oso garrantzitsua da ezinduak lan munduan sartzeko KL enpresa egiten ari den lana. Nabarmentzekoa da baita ere, krisi garai honetan egiten ari diren lana, justu behar gehien duten pertsonen enpleguari eusteko». Bisitaz gain, enpresako arduradunek aurrera daramazkiten hiru proiektuen berri ere eman zioten Diputatu Nagusiari: SIPS, Urratsez Urrats eta CIR proiketuak. Hiruetan, modu ezberdinetara, ezinduek lanposturako duten egokitzapena lantzen da.
Helbura: ezindu bat duten pertsonentzat
lanpostua sortzea
KT Katealegaia enpresa irabazi asmorik gabekoa da, eta bere helburua ezintasunen bat duten pertsonentzat enplegua sortzea eta mantentzea da. Hernaniko eraikina 2009an eraiki zuten eta 5.000metro karratukoa da. Azaldu zutenez, enpresa honek bi aldetatik betetzen du ekonomia sozialaren ezaugarria: batetik enplegurako zentro berezia delako; eta bestetik langileak berak direlako enpresaren jabe. %70eko partaidetza dute langileek enpresan. Gainerako partaidetza Gipuzkoako Foru Aldundiak, ONCE fundazioak eta Gureak taldeak dituzte, proiektuaren laguntzaile diren hiru erakundeek.