Ostiralean, Kaldereroak izan ziren 50garren urtez Hernanin eta aspaldiko jendetsuena izan zen Elur Txori elkarteak antolatzen duen konpartsa. Haur, gazte zein heldu, arropa eta bitxi dotoreak soinean eta mailu eta zartaginak eskutan, inauteriak iragartzen ibili ziren herriko kaleetan barrena. Gauerdira arte luzatu ziren kantu eta zartagin-hotsak, bildutako jende pilaren eraginez. Ohi bezala, Plazan kanpamendua jarrita agurtu ziren, Musika Bandaren doinuekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!