Bigarren partiduaren esku, atzo galduta

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 7a, 01:00

Goiatz Manzisidor hernaniarrak atzo jokatu zuen Kutxa Saria Txapelketako lehenengo partidua eta ez du nahi bezain hasiera ona izan. Serre bikotearekin, 30-14 galdu zuen Mu­ne­ta eta Gracieten aurka. Finaler­diak jokatu aurretik, ligaxka jo­katzen ari dira bi partidutara eta Man­zisidor eta Serrek aukerak dituzte oraindik txapelketan aurrera egiteko. Horreta­ra­ko, datorren partidua irabazi eta aurkarien tanto kopurua ahalik eta txikiena izatea lortu beharko dute.
Partidu hori datorren igandean izango da Azkoitian, Ca­set eta Mendizabalen aurka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!