Adarraga Memoriala izan zen atzo Hernanin eta Kros Laburrean Asier Goikoetxeak irabazi zuen, 11.14ko denbora eginda. Bigarrena Walid Ouaalit izan zen 11.18 eginda eta hirugarrena Sergio Garcia 11.25 denborarekin. Sergio Roman hernaniarra segundo bakarrera sartu zen laugarren.
Emakumeen artean Pili Bodegasek irabazi zuen, 13.30 denborarekin eta Idoia Esnaola hernaniarra bosgarren geratu zen 17.04 eginda.
Atzokoan, eskolarteko 6 lasterketa ere izan ziren eta hernaniarrek kadete mailan lortu zuten emaitzarik onena: Jon Muruak hirugarren postua lortu zuen. Guztira, Gipuzkoako 92 haurrek hartu zuten parte atzo.
Lasterketa nagusia hasi aurretik, bi pertsona ere omendu zituzte: Baldomero Jimenez Hernaniko atletismo taldeko kide izana eta orain urtebete hila, eta Miguel Angel Garin 50 urtez taldean lanean aritua.