Hiru antzezlan izango dira otsailaren 14, 15 eta 16an. Sarrerak bihar jarriko dira salgai.
hiru antzezlan, hiru egunetan, Biterin. Hilaren 14, 15 eta 16an Antzerki Zikloa hasiko da Hernanin, eta egun bakoitzeko antzezlan bat ikusteko aukera izango da: Euskarazetamol, Bajinaren bakarrizketak eta Historias canallas.
Sarrerak 5-10 euroan jarriko dituzte salgai bihartik aurrera Biterin. Goizean jarriko dituzte erdiak, 09:00etatik 13:00etara, eta arratsaldean beste erdiak 18:00etatik 21:00etara.
Aurreneko antzezlanean, Euskarazetamol-en Patxo Telletxeak eta Mikel Martinezek antzezten dute. Dibertimenduak trilogiaren azken lana da, eta bertan «euskera sencilloaren» manifestoa egiten dute. Oraingoan ere, brometarako motibo gisa erabiliko dute euskera.
Bajinaren bakarrizketak antzezlana izango da bigarrena, eta bertan 200 emakume baino gehiagori egin zieten elkarrizketak kontatuko dituzte.
Azkenik, Historias canallas antzezlanean komedia kritikoa eta garratza poesiarekin nahastuko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!