Azken momentuko sorpresak tarteko, txapelik ez Hernanira

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 6a, 01:00

Ander Lopez eta Aritz Otaegi hernaniarrek Gipuz­koa­ko Trinkete Txapelketako finala zuten atzo eta azken momentuko sorpresak tarteko txapelik ez da iritsi Hernanira. Lopezek ezker besoa minduta zuen aste honetako lesio bategatik eta nabaritu zen fina­lean: 40-20 galdu zuen Urnietako Loitegiren aurka, jubenil mailan. Otaegik berriz, ez zuen finalera joaterik izan eta haren ordez Izadi Grajal lehiatu zen Usurbilgo Urruzolaren aurka, senior mailan. 40-4 galdu zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!