Manzisidor gaur sartuko da txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 6a, 01:00

Kutxa Sariko bi partidu jokatuko dira gaur Hernanin, 11:00etatik aurrera. Bertan, Manzisidorrek jokatuko du Serrerekin, Muneta eta Gracieten aurka.

Munduko 12 emakume pa­le­tari onenak biltzen dituen Kutxa Saria Txapelketa aurre­ra doa eta gaur, ligaxkako bi­garren jardunaldia jokatuko da Hernanin. Elitezko bi par­ti­duz gozatzeko aukera izateaz gain, hernaniar bat izango da bertan: Goiatz Manzisidor. Man­­zisidorrek Amaya Serre ba­xe­nafartarra izango du bi­ko­te eta aurrez aurre izango di­tuzte Muneta nafarra eta Lan­detako Graciet. Goizeko 11:00e­tan hasiko da. Ondoren, Etchelecu eta Mon­tes, Euskal Herriko egun­go txapelduna, Espinar eta Ruiz de Larramendi munduko egungo txapeldunaren aurka neurtuko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!